Vitoria-Gasteizko Udaletxea

PIME‘S proiektua

PIME‘S proiektua

Udalerriaren deskribapena
Vitoria-Gasteiz - Populazioa 2015: 241.451 bizt.

Esparrua
Smart Cities: zentzuzko zerbitzuak


Eragile inplikatuak

  • Europako Batzordea
  • Vitoria-Gasteizko Udala
  • Eusko Jaurlaritza (Visesa)
  • TECNALIA
  • EVE
  • Acciona

Testuingurua

Energia-birgaikuntzako proiektu batean parte hartzeko, Zaramaga auzoan kokaturiko eraikin bat hautatzea erabaki zen, Udalarentzat birgaitzeko lehentasuna zuena. Parte-hartze Esparru bat prestatu zen, parte-hartze horretarako betekizunak eta baldintzak arautzeko. Aurrekoaren ondorioz, lankidetza-hitzarmen bat izenpetu zen Zaramaga auzoko 2., 4. eta 6. zenbakietako jabekide-erkidegoekin.

Helburuak

  • Energia-eraginkortasun handiko eraikin jasangarriak garatzea eta energia berriztagarrien iturriak integratzea.
  • Eraikin-multzoa elektrizitatea eta beroa sortzeko mikrosare batez hornitzea, iturri berriztagarriekin eta ekonomiaren zein ingurumenaren aldetik optimizatzeko kudeaketa-sistema batekin.
     

Deskribapena

PIMEs proiektuak Vitoria-Gasteiz, Dale (Norvegia) eta Szentendre (Hungaria) hirietan jardungo du.

Vitoria-Gasteizen, jarduerak banatzen dira, batetik, Salburua auzoan alokairuko 171 etxebizitza sozial eraikitzeko, eta, bestetik, Zaramaga auzoko 2., 4. eta 6. zenbakietan energia-birgaikuntza koordinatzeko. Salburuko 171 etxebizitzako eraikina jasangarritasun-irizpideen arabera diseinatuta dago, eta elektrizitatea eta beroa sortzeko mikrosare bat dauka, iturri berriztagarriak eta ekonomiaren zein ingurumenaren aldetik optimizatzen duen kudeaketa-sistema bat dituena.

Energia-birgaikuntzari dagokionez, parte hartzen duten jabekide-erkidegoek 30 etxebizitzako eraikin bakar bat partekatzen dute, eta, bertan, birgaikuntza jasangarri eta soziala egingo dute, honako hauek barnean harturik: irisgarritasuna hobetzea, igogailu bat ezarriz eskailera-nukleo bakoitzean; eraikinaren inguratzailea hobetzea, zoru, fatxada eta estalkiaren transmisio-faktorea hobetuz eta arotz-lanak ordeztuz; bero-berreskuratzailea duen aireztapen-sistema bat ezartzea etxebizitza guztietarako; eta instalazio termikoak hobetzea, egungo galdarak ordeztuz, errendimendu handiagoko beste batzuekin.

Elektrizitate-kontsumo komuna murrizteko, plaka fotovoltaikoak instalatuko dira, espazio komunen argiztapenaren kontsumoa eta bero-berreskuratzaileen gastua estaltzeko.
 


Kontaktua