Donostia – San Sebastian ko Udaletxea

Urumea Riverside District

Urumea Riverside District

Udalerriaren deskribapena
Donostia - Populazio 2015: 186.095

Esparrua
Smart Cities: zerbitzu adimendunak


Eragile inplikatuak

  • Donostiako Sustapena
  • Donostiako Udaleko Ingurumen Saila
  • Tecnalia
  • Bristol (Reino Unido)
  • Florencia (Italia)

Testuingurua

Europako proiektu hau Donostiako Sustapenak eta Donostiako Udaleko Ingurumen Sailak zuzentzen dute, eta Europar Batasunaren Zazpigarren Esparru Programari dagokion Smart Cities deialdiaren barruan onartu zen. Proiektuarekin lortu diren emaitzak udalerriarentzako Smart Plana eta Urumea ibaiaren ibarrerako jarduketa-plan bat izan dira.

Helburuak

  • Tokiko Smart City plan estrategiko jasangarria aurrera eramatea, energia-eraginkortasuneko fluxuak bidera ditzan, era integratu batean, energiaren balio-kateko funtsezko sektoreetan zehar.
  • Urumea Riverside Districterako energia-plan gidaria taxutzea, prozesu kritikoak zehazteko.
     

Deskribapena

Smart esparrurako estrategia bat eta 2016-2020 aldirako jarduera-plan bat definitzean datza. Plan horrek lagungarria izan behar du Donostiako hiriak eraginkortasunez eta era planifikatuan ezar ditzan hiri-inguruneko garapen-proiektuak, integratzailea eta “SMART” den ikuspegi batekin.

Smart City plana ekimen-portfoliotzat hartzen da, ekimenok hainbat jarduera-esparru barne hartzen dituztelarik, baina emaitza komun bat lortu nahian, hiriaren estrategia globalari jarraituz. Hala, agiriak jarduera-ildoak eta proiektu zehatzak proposatzen ditu, ekimen horien esparruan, hiriaren garapen sozioekonomikoaren helburuak erdiesten ekarpen positiboa egin ditzaten.

Guztira, Smart plana taxutzeko lankidetza eta parte-hartze prozesuan 207 pertsona izan dira, hirikoak eta haren ingurukoak, gehienbat.