Izapideen Gidaliburua jardunaldia

Izapideen Gidaliburua jardunaldia

Joan den urriaren 19an, "Izapideen Gidaliburua: berrikustea, arrazionalizatzea eta erraztea. Adituak diren udalen esperientzia erabilgarriak" jardunaldia izan zen.

"Izapideen Gidaliburua egiteko prestakuntza- eta laguntza-programaren" barruan sartuta dago. Edizio honetan, EAEko 30 udalek hartu zuten parte; administrazioko izapide guztiak normalizatzeko eta errazteko, arrazionalizatzeko eta administrazio elektronikora igarotzeko printzipioak sartzeko prozesua bultzatzen eta lantzen ari dira denak.

Larrabetzuko alkate Iñigo Gaztelu Bilbaok eman zion hasiera jardunaldiari. Jarraian, PKF-ATTESTeko kide Aitor Garmendia programaren helburuei eta metodologiari buruz aritu zen.

Valentziako Udaleko Fermín Cerezok antolakuntzako kultura eta errazteko prozesuak izan zituen hizpide: "Kulturak estrategia gosaltzen du goizero...".

Jardunaldiari amaiera emateko, parte hartu zuten udaletako arduradun politikoek eta teknikoek (Iurreta, Errenteria, Leioa eta Pasaia) ondo eta gaizki egindako kontuen berri eman zieten bertan zeudenei, horrela, kontzientziazio handiagoa pizteko izapideen gidaliburua prestatzeko prozesuak duen garrantziaz.

Hona hemen udal horietako hizlariak:

 

  • Iñaki Totorikaguena Sarrionandia, Iurretako Udalekoa.
  • Eñaut Gracia Ibarra, Errenteriako Udalekoa.
  • Mari Carmen Urbieta González, Chiara Camarón, Leire Andión eta Eider Sarria, Leioako Udalekoak.
  • Iñaki Aramendi Lizarralde, Pasaiako Udalekoa.