Trebakuntza plan berria Administrazio-izapideen Eskuliburua egiteko

Trebakuntza plan berria Administrazio-izapideen Eskuliburua egiteko

40 udaletan Tokiko Berrikuntza Agendak burutu eta udalen berrikuntzaren inguruan Diagnostikoa egin ostean, 2013an erabaki zen, balio sozial edota erakunde eraldaketaren inguruan inpaktu handiko proiektuen garapena laguntzea, udal kopuru esanguratsu batek proiektu horiek euren erakundetan inplantatzeko interesa azalduz gero.

Udal “txikien” kasuan, horietako proiektu bat “Izapideen Eskuliburua osatzea” izan da, Eadministraziorako eta Gardentasunerako aurre elementu gisa.

Testuinguru honetan, EUDELen asmoa prozesua sustatzea eta garatzea da, kasu guztietan izapide guztien normalizazioa bermatuz, eta sinplifikazio nahiz arrazionalizazio irizpideak eta Administrazio Elektronikorako bidea kontuan hartuz.

Aurten, udal parte-hartzaileak Arabako 6, Gipuzkoako 11 eta Bizkaiko 17 dira, eta ordezkari politiko eta teknikoak batzen dituzte. Horiek, aholkularitza teknikoaren laguntzaz, “Ikasi eta egin” dinamikaren bidez ari dira proiektua garatzea. Honako hau da metodologia:

  • Talde prestakuntzarako aurrez aurreko saioak.
  • Saioen artean egin beharreko lanketa.
  • Udal bakoitzaren beharren araberako laguntza saio pertsonalizatuak.

Emaitza izango da, udal bakoitzak bere izapideen eskuliburua onartzea eta, gainera:

  • Prozeduren sinplifikazio eta arrazionalizazioan aurrera egitea.
  • Administrazio Elektronikorako bidea garatzen jarraitzea.
  • Lan egiteko moduen estandarizazioa eta normalizazioa laguntzea
  • Herritarren arreta osorako zerbitzuaren antolaketa prozesua hobetzen laguntzea, eraginkorrago bihurtzea ahalbidetuz.
  • Udal kudeaketa gardenerako erabilgarria izatea.
  • Erakunde barruko pertsonen parte-hartzea eta talde lana sustatzea.
  • Erakundean kalitatearen eta etengabeko hobekuntzaren kultura txertatzea.

Honek guztiak ahalbidetuko du, udal parte-hartzaileek erakunde eraldaketaren bidea jorratzen jarraitzeko oinarria ezartzea.