Herri Smartik 2020 estrategiako 2017ko lan plana onetsi da

Herri Smartik 2020 estrategiako 2017ko lan plana onetsi da

2020ko Udal Gobernantza eta Garapenerako Estrategia Adimenduna zabaltzeko ardura duen EUDELen Berrikuntza Batzordeak bilera egin du gaur EUDELen egoitzan, 2017. urterako finkatutako lan-plana onesteko.

Ekintza Planak gertaera garrantzitsu hauek ditu:

  1. Sentsibilizatzeko bilerak egiten jarraitzea, tokiko erakundeen antolamendua eta kultura aldatzeko, gehienbat, izapideen gidaliburuak eginez.
  2. EAEko udalen oinarrizko plataformak eta zerbitzuak hedatzen lan egitea, eta NISAEn sartzea, foru-aldundien eta Eusko Jaurlaritzaren lankidetzaz.
  3. Metodologia bat diseinatzea, EAEko udalek garapen adimenduna izateko zer ibilbide bete behar duten zehazteko.
  4. EUDELen Berrikuntza Batzordeak urriaren 9tik 12ra bitartean Bruselan izango den Eskualdeen eta Hirien Europako Astean parte hartzea.