EAE-ko udalentzako Kudeaketa Aurreratuko Eredua

EAE-ko udalentzako Kudeaketa Aurreratuko Eredua

Joan den irailaren 18an, Vitoria-Gasteizko eta Getxoko udaletako ordezkariek egin duten lanaren emaitza aurkeztu zioten Berrikuntza Batzordeari.

EUDELen barruan sortu eta 11 udalek eratzen duten lantaldea gogor aritu da lanean azken hilabeteetan, Eusko Jaurlaritzaren, IVAP-HAEEren eta Euskaliten lankidetzaz, EAEko udalentzako Kudeaketa Aurreratuko Eredua diseinatzen.

Ereduak EFQM ereduaren oinarrizko eskema eta Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Kudeaketa Publiko Aurreratuko eredua (Aurrerabide) eta enpresentzako eredua (Kudeabide) hartu ditu aintzat; gomendatzen diren oinarrizko ekintzak biltzen ditu, EAEko udalek kudeaketa aurreratuaren kontzepturantz jo dezaten.

Berrikuntza Batzordeak harrera ona egin dio aurkeztu den ereduari, bat egiten baitu erabat tokiko erakundeen antolamendua eta kultura aldatu nahi dituen HerriSmarTIK Estrategiako 1. Helburuarekin.