European Smart Projects Summit, Donostiako smart estrategia Europarentzat

European Smart Projects Summit, Donostiako smart estrategia Europarentzat

Atzo eta gaur, Donostian European Smart Projects Summit jardunaldiak ospatzen dira. Europako hirientzat, enpresa pribatuentzat, Unibertsitateentzat, zentro teknologikoentzat eta ikerketa-zentroentzat zuzenduta egongo da eta bertan Donostiako Smart estrategia aurkeztuko da.

Kursaal Jauregia hautatu da ekitaldiak jasotzeko. Horrez gain, Donostian Smart arloan egiten ari diren jarduera ezberdinak aurkeztuko dituzte. Halaber, Urumea Ibarreko barrutia bisitatuko dute (Txomin auzoa, 27. Poligonoa eta Ametzagainako parkea), barruti horretan ia zero emisioko Smart barruti bilakatzeko egiten ari diren jarduera ezberdinak ezagutzearren. 

Nazioarteko ekitaldi honetan, smart ekosistemako agente ezberdinak bilduko dira, Londres, Rotterdam, Bartzelona eta Florentziatik besteak beste etorriko direnak eta esperientziak, ezagutzak eta etorkizuneko erronkak partekatzea du helburu, hiri adimentsuen eta iraunkorren garapenerako funtsezkoak izateagatik. Networkingerako aukera paregabea ere izango da bertaratu guztientzat.

Gehiago irakurri.

 

Argazkia: Minube.com