Adimen artifiziala eta hizkuntza naturala inguruko jardunaldia, enpresentzako eta administrazio publikoentzako

Adimen artifiziala eta hizkuntza naturala inguruko jardunaldia, enpresentzako eta administrazio publikoentzako

2019ko Ekainaren 20an, osteguna, 9:00-14:30etara, Gipuzkoako Parke Teknologikoko Eraikin Zentralean (Donostia-San Sebastián) adimen artifiziala eta hizkuntza naturala inguruko jardunaldia izango da, enpresentzako eta administrazio publikoentzako zuzendutako irtenbideak eskainiz.
Hizkuntzaren teknologiak Adimen Artifizialaren aplikazio-esparru nagusietako bat dira eta gizarte-errealitate berri honetan interfaze naturalak sortzeko funtsezko elementutzat hartzen dira.
Teknologiarik aurreratuenarekin garatutako tresnak daude eta horiek elkarreragiteko, automatizatzeko eta prozesuak hobetzeko aukera berriak sortzen ari dira.
Jardunaldia errealitateak eta prospekzioa erakusteko helburuarekin sortu da, adimen artifizialean oinarritutako hizkuntzaren teknologiak aplikatzeko aukerak identifikatzen laguntzeko, bai Enpresetan, bai Administrazio Publikoetan ere.

Izen emateko jarraitu honako esteka hau: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSdcawczewfbgfKcPanJJ8dbhuNQlcgjxModn1_BoD-i8D-aYw/viewform
Jardunaldiaren egitaraua ezagutzeko, jarraitu honako esteka hau: http://www.vicomtech.org/eu/n315/komunikazioa-albisteak-adimen-artifiziala-eta-hizkuntza-naturala-enpresentzako-eta-administrazio-publikoentzako-irtenbideak