Aktualitatea
- Aktualitatea
- Ekainak 27-28: Basque Cities 4.0 Udako Ikastaroa: Herrismartik ibilbidearekin topagunea
Ekainak 27-28: Basque Cities 4.0 Udako Ikastaroa: Herrismartik ibilbidearekin topagunea

Basque Cities 4.0 Ekintzailetzaren, Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen Departamentuak bultzatutako ekimen bat da, Deusto Cities Lab Katedra-ren kolaborazioarekin, non udako ikastaro honetan hausnarketak aurkeztuko ditu. Ekimen honek Basque Industry 4.0 eta Agenda Digital 2030 arteko estrategien arteko lotura bilatzen du, hau bera hirietan eta garapen urbano jasangarri bat inplementatzeko.
Ikastaroa Ekainaren 27 eta 28an izango da Miramar jauregian,Donostian. Programaren egituran, hiru mahi borobil eta kontraste foro bat antolatzea aurreikusten da. Udaletxeak bertara gerturatzea animatzen ditugu, ikastaro hau HerriSmartik sarearen eta Basque Cities 4.0 ekimenaren arteko lotura lantzeko lehenengo espazioa izango bait da, HerriSmartik 2019ko planean aurreikusten den bezala.
Foro honek udaletxeen ikuspegia eta instituzioen, enpresa sarearen, mundu asoziatiboaren eta hiritarren ikuspegia kontrastatzea ahalbideratuko du, hiri adimentsuen gaiaren inguruan. Aukera aparta izango da, Basque Cities 4.0 ekimenaren berri izateko eta HerriSmartik-en egindako lana partekatzeko.