Espainiako administrazio digitalaren egoera

Espainiako administrazio digitalaren egoera

2015eko urrian, bi estandar onartu ziren administrazio publikoetan digitalizazioa bultzatzeko, bai administrazio kanpora, bai barnera begira. Araudi horiek guztiz indarrean jarri beharko lirateke 2018 amaieran, baina 2020rako atzeratzea onartu da.

Komunitate guztien betetze-indizearen batez bestekoa %77koa da, Ernst & Young-ek egindako ikerketaren arabera. Erkidegoek ez dute legediak eskatzen duen ehuneko ehuna betetzen.

Euskal Autonomia Erkidegoak oinarrizko betetze-ereduan gehien hurbiltzen den administrazioa da, %95 arekin, eta ondoren Galizia, ezarritako indizearen %94 arekin. Diputazioetan, Gipuzkoako ordezkaritzak du lidergoa, ezarritako indizearen %96,5arekin, bigarren diputaziorekin ia 12 puntuko aldearekin.

2015eko 39 eta 40 legeetatik atera eta zehaztu diren gai hauek aztertu dira:

• Webgunea
• Herritarrei eta enpresari laguntzeko zerbitzuak
• Espediente, dokumentua eta fitxategi elektronikoa
• Herritarrendako komunikazioak eta jakinarazpenak
• Nortasun digitala eta sinadura elektronikoa
• Egoitza elektronikoa
• Erregistro elektronikoa eta ordezkaritza