#EURegionsWeek

#EURegionsWeek

Europako Eskualdeen eta Hirien Astea lau eguneko ekitaldia da, urtero ospatzen dena. Lau egun hauetan, hiri eta eskualdeek hazkuntza eta enplegua sortzeko duten gaitasuna erakusten dute, Europar Batasuneko Kohesio Politikak ezartzeko eta tokiko eta eskualde mailei garrantzia erakusteko, Europako gobernantza ona lortzeko. 2019ko Urriaren 7tik 10era, Europa osoko eta beste kontinenteetako sei mila lagun baino gehiago espero dira orain arte ospatutako Europako Eskualde eta Hirien ekitaldirik handienean. Aurtengo ekitaldia izenburua: "Eskualdeak eta hiriak: EBren etorkizuneko zutabeak ". Eskualdeen eta Hirien Europako Astearen 17. Edizioak, 300 saio baino gehiago eskaintzen ditu: tailerrak, laborategi parte-hartzaileak, eskualdeko hitzaldiak, galderak eta erantzunak aurkeztutako gaiei buruz, "Agora Village" erakusketak eta eskualdeetako eta hirietako dastatzeko aukera. Saioak Plazan, Eskualdeen Europako Batzordearen instalazioetan eta eskualdeetako bulegoetan izango dira. Informazio gehiago: https://europa.eu/regions-and-cities/home_en

Nola izen-eman?

Europako Eskualdeen eta Hirien Aste Nagusiaren UNIBERTSITATE SAIOAK doakoak dira, baina lekuak mugatuak direnez, lehenbailehen izen-ematea gomendatzen da, etsipenean ez erortzeko. Izena emateko, jarraitu beheko esteka: https://europa.eu/regions-and-cities/programme/sessions_en eta iragazi "#EURegionsWeek UNIVERSITY" gako-hitzarekin. Ondoren egin klik saioaren izenburuan eta irakurri deskribapen zehatza. Interesa baduzu, hasi saioa edo sortu kontu bat erregistratuta ez bazaude eta egin klik "Saioa gehitu" botoian. Ez ahaztu saioetan izen-ematea irailaren 27a, ostirala, baino lehen!
 

https://www.youtube.com/watch?v=NqHG52We6j8