Smart City Expo World Congress 2019

Smart City Expo World Congress 2019

Smart City Expo World Congress (SCEWC), bartzelonako Fira enpresak antolatutako hiri adimendunen nazioarteko hitzordu nagusia da eta aurten bederatzigarren edizioa ospatuko du, “Ametsez eginiko Hiriak” lelopean, azaroaren 19,20 eta 21ean.

Ekitaldi hau hiri adimentsuen arloan erreferente bihurtu da mundu osoan eta udal ordezkariak, erakundeak, buru akademikoak eta pentsaera liderrak, ikerketa zentroak, erabakitzeko ahalmen garrantzitsua duten enpresak eta ekintzaileak biltzen ditu. SCEWC-k bere azken edizioan, mundu osoko 700 hiri bildu zituen, 844 erakustoki, 400 hizlari baino gehiago eta 146 herrialde desberdinetako 21.331 pertsona bertaratu ziren.

SCEWC 2019 ekitaldia, hirien arazo larrienekin zerikusia duten bost gai nagusietan oinarrituko da: eraldaketa digitala, hiri ingurumena, mugikortasuna, gobernantza eta finantzak; eta hiri inklusiboak eta partekatuak.

Sarreren eskaintza ikusteko, informazioa esteka honetan aurkituko duzu: http://www.smartcityexpo.com/eu/visit/passes-and-prices?utm_source=display&utm_medium=mediakitpartner&utm_campaign=captvis