2019ko urriaren 21ean, 2019ko Elkarlan Sarien deialdia EHAAn argitaratu zen.

2019ko urriaren 21ean, 2019ko Elkarlan Sarien deialdia EHAAn argitaratu zen.

Deialdi honen xedea da balio publikoa batera sortzeko proiektu berritzaileak ezagutzera ematea eta horretarako bi proiekturi sari bana emango zaie, 9.000 eurokoa bakoitza. Osasunaren, ingurumenaren, garapen ekonomikoaren, ikasketa – kulturaren, kohesio sozialaren eta gobernantza - kultura demokratikoa - erabaki publikoetan parte-hartzea jarduera-eremuetan balorazio onena izan duten proiektu biei sari bana emango zaie.

Deialdi honetako berrikuntza, praktika onak beste jarduera edo lurralde batzuetara transferitzeko fasea izango da.

Eskabidea aurkezteko unean jarduera nagusia Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatzen duten eta egoitza soziala bertan duten irabazi asmorik gabeko pertsona juridikoak soilik aurkeztu daitezke deialdi honetara. Administrazio publikoek eta bere sektore publikoa osatzen duten entitateek ezin izango dute parte hartu sarien deialdi honetan.

Hautaketa Batzorde batek baloratuko ditu proiektuak, eta horrez gain Irekia-n parte-hartze prozesua abiaraziko da. Batzordeak irizpide hauek izango ditu kontuan:

a) Balio publiko eta soziala: balio publikoa sortzeko ahalmena (gizarte-inpaktu handikoa), eta kolektibotasunetik lagunduz egitea.
b) Ahalduntzea: gizarteak antolatzeko eta jarduteko duen gaitasunaren eredua sortzeko ahalmena.
c) Izaera berritzailea: proiektuko ideiaren (disruptiboa eta berria) egingarritasun eta berrikuntzarako ahalmena.
d) Pertsonen edo kolektiboen ahalduntze prozesuak aktibatzeko modua lurraldeko beste eremu edo espazio batzuetara eramateko aukera.
e) Diseinuan eta ezarpenean generoaren ikuspegia txertatzea.
f) Kalitatea eta argitasuna: aurkezpenaren koherentzia- eta argitasun maila.

Parte hartzaileek hilabeteko epea izango dute proiektuak aurkezteko, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Deialdian parte hartzeko jarraitu hurrengoko esteka: http://www.euskadi.eus/premio_concurso/2019/elkarlan/web01-tramite/es/