WiFi4EU hirugarren deialdia

WiFi4EU hirugarren deialdia

Europako Batzordeak urriaren 25ean jakinarazi zuen WiFi4EUren hirugarren deialdiaren emaitzak, 2019ko irailaren 19 eta 20an irekita. 1.780 udal aukeratu dira, tartean 142 espainiar, WiFi4EUren 15.000 euroko diru laguntza jasoko dutenak. Deialdiaren aurrekontu osoa 26,7 milioi eurokoa izan da. Hautatutako udalerriek WiFi sarbide guneak sor ditzakete espazio publikoetan, hala nola udaletxeetan, liburutegietan, museoetan, parkeetan, plazetan eta interes publikoko beste leku batzuetan.

Hautatutako euskal udalerriak hauek izan dira: Basauri (Bizkaia), Yecora (Araba) Vitoria (Araba) eta Irun (Gipuzkoa). Deialdi honetan arrakasta izan ez duten udalerriek, hurrengo urteko deialdira aurkeztu ahalko dira.

Informazio gehiagorako bisitatu hurrengoko lotura (https://ec.europa.eu/digital-single-market/en/wifi4eu-wifi-gratis-para-los-europeos?lang=eu ) eta informazio orrian ekimenari buruzko informazio gehiago aurki daiteke (https://ec.europa.eu/digital-single-market/en/news/factsheet-wifi4eu ).