Sinadura elektronikoko tresnak eta Udal jardunbide egokiak partekatzeko jardunaldia

Sinadura elektronikoko tresnak eta Udal jardunbide egokiak partekatzeko jardunaldia

Joan den azaroaren 28an, Herrismartik proiektuaren 2019ko Ekintza Planaren barnean, autentifikazioari eta sinadura elektronikoari buruzko jardunaldi bat egin zen, udaletako ordezkari ugari parte-hartzearekin. Jardunaldiaren helburua IZENPEk udal guztien eskura jartzen dituen tresnak, bertatik bertara ezagutzea izan zen, bai eta lau esperientzia praktiko partekatzea ere, beste hainbeste udaletan, herritarrei zerbitzu publiko hobeak eskaintzeko autentifikazioa eta sinadura elektronikoa aplikatuz.

Herrismartik proiektuak euskal Agenda Digitala 2020 toki-eremuan hedatzea du helburu. EUDEL eta Ekonomiaren Garapena eta Azpiegitura Sailarekin lankidetzan.

HERRISMARTIK programak (www.herrismartik.eus) 2017an hasi zen, eta jardunaldian gogora ekarri zen bezala 3 helburu estrategiko ditu: Antolamendu-eraldaketa eta kultura-aldaketa; IKT konpetentziak, zerbitzuak eta plataformak eta Udalerri adimendunak. Helburu guzti horiek garatzeko urteko jarduera-plan baten bitartez hedatzen da. Iñigo Gaztelu, Larrabetzuko alkateak ireki zuen jardunaldia, Berrikuntzako Batzordearen ordezkari bezala. IKTen konpetentziak, zerbitzuak eta plataformak helburuaren barruan garatu beharreko ekintza bat zelakoan, adierazi zuen.

EUDELeko Berrikuntza Batzorde berria joan den urrian eratu zen Erandioko, Arraia-Maeztuko, Larrabetzuko, Ermuko eta Zambranako udalekin eta lehenetariko egin beharra Herrismartik 2019rako ekintza plana berreztea izan zen eta aurreikusitako jarduerak gauzatzearekin hastea.

JARDUNALDIA

Jardunaldia bi zatitan banatu zen. Lehenengo zatian, IZENPEk parte hartu zuen zuzendari nagusiaren eskutik, Izaskun Urrestarazu eta bere taldeko bi pertsonak: Ainhoa Anituak eta Jesus Mari Igartuak sinadura elektronikoko eta autentifikazioko zerbitzuak eta soluzioak aurkeztu zituztelarik, bai herritarrentzat bai profesionalentzat.

Bigarren zatian, lau udalek parte hartu zuten: Zamudiok, Irunek, Barakaldok eta Donostiak, sinadura elektronikoaren ezarpenean izandako esperientzia praktikoak aurkeztu zituzten. Atal bakoitza amaitzean, galdera-txanda bat zabaldu zen, eta esku-hartze ugari izan ziren.

Sinadura elektronikoa horrela definitu daiteke: Internet bidez eta telefono bidez lehen bertaratuta egin behar ziren izapideak egin ahal izateko ohiko eskuzko sinadura “ordezkatu” dezaketen prozedura tekniko eta juridikoen multzoa da.

Herritarren kasuan, IZENPEk aurkeztu zituen tresnak askotarikoak ziren, eskaintzen zuten segurtasun- eta konfiantza-mailaren arabera. Segurtasun-maila txikienetik handienera dira: aldi baterako pasahitza, telefono-identifikazioa, herritarren ziurtagiria, autentifikazioa eta sinadura aurreratua Bq eta BkQ ziurtagiriek adierazten dutenak. Azkeneko hauek "hodeian" ostatatuta baitaude, eta horrek sartzeko malgutasun handia ematen du. Azkenik IZENPEk beste zerbitzu osagarri batzuk azaldu zituen, aurkeztutako ziurtagiriak gordetzen dituen, Giltza plataforma azaltzeaz gain.

SINADURA ELEKTRONIKOAN JARDUNBIDEAK Zamudio, Irun, Barakaldo, Donostia

Lau udalek hainbat proiektu aurkeztu zituzten, eta horietan zerbitzu publikoa hobetzeko eta administrazio elektronikoa hedatzeko teknologia horiek aplikatzean irekitzen diren aukerak erakutsi zituzten.

Zamudioko Udalak, bere alkate Igotz Lopezen eskutik, Herritarren Partaidetzarako eta Zerbitzuen Kudeaketarako identifikazio elektronikorako proiektu bat aurkeztu zuen, hiru elementu oinarri hartuta: herritarren autentifikaziorako balio duen herritarren txartel bat, horrekin instalazioetara eta hondakinak kudeatzeko edukiontzietara sarbide elektronikoa ahalbidetzen duena. Bigarrena udal-kudeaketarako sistema bat eta hirugarrena Udalarekin elkarreragiteko aplikazio bat.

Irungo Udaleko Informazio Gizartearen eta Herritarren Partaidetzaren Arloko zuzendari Javier Arranzek, herritarrak autentifikatzen eta zerbitzu publikoak ematen lagunduko dioten herritarren txartelak erabiltzen aitzindaria den udalak, ibilbide bat egin zuen bere azken urteetako esperientzian oinarrituta, eta gaur egun Izenperen B@kQ/B@k -ri buruz Udalaren zerbitzu elektronikoak ematen dituen Irun Txartela aurkeztu zuen.

Carol Zabaco Barakaldoko Udaleko Gobernu Irekirako IKTen eta Gardentasunaren koordinatzaileak, Barakaldoko Udalak bizi izan dituen errolda-agirietan eta erregistro elektronikoan identifikazio eta sinadura elektronikoaren bilakaera partekatu zuen.

Azkenik, Arantza Lertxundik, Donostiako Udaleko Udal Info herritarrentzako arreta-zerbitzuko koordinatzaileak, sinadura biometrikoarekin duen esperientzia aurkeztu zuen, herritarrentzako arreta-bulegoetan izapidetze elektronikoan pertsonengana hurbiltzeko bitarteko tresna bezala.
Lau esperientzi desberdin agerian utzi zuten herritarrei tresna horien erabilera errazten zaien neurrian, herritarrek jasotako zerbitzuari buruz duten pertzepzioa hobetzeaz gain, Administrazio Elektronikoaren erabilera sustatzen dituztela.

Informazio gehiago: www.herrismartik.eus