Aktualitatea
- Aktualitatea
- Belaunaldi berriko banda zabaleko sareak Euskadiko enpresa-poligono eta landa-guneetara
Belaunaldi berriko banda zabaleko sareak Euskadiko enpresa-poligono eta landa-guneetara
Joan den urriaren 17an, Gobernu Kontseiluak ebazpena onetsi zuen, belaunaldi berriko banda zabaleko sareak Euskadiko enpresa-poligonoetara zabaldu nahi dituen 2017ko laguntza-programaren deialdia egiteko. Eusko Jaurlaritzak eta hiru foru-aldundiek batera bultzatzen dute programa.
PEBA programaren bigarren aldia abiarazita, 146 industrialdetara iritsi nahi da; beraz, bi aldiak aintzat hartuta, Euskadin katalogatutako gune zurien %93ra iritsi ahal izango da.
Bi aste lehenago, Eusko Jaurlaritzak programa bat onetsi zuen, landa-guneetara banda zabal ultra arina irits dadin. Neurri horien guztien bidez, "bi urte barru, Euskadiko lurraldearen ia %100ek izango du estaldura", Arantza Tapia sailburuak esan duenez. "Ildo horretan, aitzindariak gara, eta oinarriak finkatzen ari gara, enpresa-ehuna baldintzarik onenetan lehiatu ahal izan dadin".