Bherriak proposamen berri bat egin du Euskadin herritarrak aktibatzeko prozesuak indartzeko asmoarekin

Bherriak proposamen berri bat egin du Euskadin herritarrak aktibatzeko prozesuak indartzeko asmoarekin

Bherria lankidetza publiko sozial irekiak, parte-hartzaileak eta erantzunkideak jorratzeko modu berriak aztertzera eta sustatzera bideratutako ekimena da, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiken Saileko Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzak Boluntarioen Euskal Kontseiluarekin batera bultzaturikoa.


Bherria izena ‘Berria’ eta ‘Herria’ euskal hitzak batuta osatu da, eta udal-ekintza indartu dezaketen jarduerak bilatu nahi ditu herritarren aktibazioa sustatzeko, elkarren arteko lankidetzarako espazioak eraikitzeko eta boluntarioen esperientziak eta balioak bultzatzeko.


Azken bi edizioetan, 250 lagunen parte-hartzeari esker, lankidetza publiko sozialerako formula berriak landu ditugu Bherriaren Agoren bitartez, eta, era berean, espazio publikoen kudeaketa komunitariorako erronkari aurre egin diogu BherriLab-en bidez (herritarren laborategia). Orain, hemen da Bherria Egonaldia, Euskadin herritarrak aktibatzeko prozesuak indartzeko proposamen berria; martxoaren 12an eta 13an erronka hori jorratzen arituko dira Bilbon.


Elkartzeko eta lanerako espazio horren xedea da premiak identifikatzea, jardunbide egokietara hurbiltzea eta Euskadin boluntariotza eta parte-hartze sozialaren proiektuak indartzeko ditugun erronkak bateratzea. Ekimena Herri Administrazioko teknikarientzat da, udalerrian proiektu bat abian dutenentzat.


Egonaldiaren asmoa da bizikidetzarako gune bat izatea. Egun eta erdiko jardunaldian garatuko diren ekintza formalen eta informalen bitartez, parte-hartzaileen proiektu zehatzak sakonduko dira, lanerako esparru egituratuan aztertzeko, egiaztatzeko edo oztopoak bilatzeko. Aholkularitza eta esperientziak trukatzeko aukera eskainiko da, betiere begirada zabal, aske, kritiko, eraikitzaile eta sortzailetik erreparatuta.
Topaketa lanerako hiru ardatzaren inguruan eratu da: erakundeen barneko lankidetza, parte-hartze prozesuak eta boluntarioen sustapena indartzeko; erakunde sozialen eta herritarren ekimenen arteko lankidetza, dinamika horiek bultzatzeko Udalek jarritako laguntza-estrategiei erreparatuta; eta Herri Administrazioaren eta herritarren arteko lankidetza, erronka sozial berriei erantzun eraginkorragoak ematearren.


¡Bherria abian da! Jaitsi dossierra Egonaldiari buruzko informazio gehiago eskuratzeko. Aurrez izena emateko epea otsailaren 21eko 14:00etan amaitzen da.


Aurrera egiteko unea da. Abian jartzea erabakitzen baduzu, etorri Bherria Egonaldira!