Paperezko ziurtagiriekin amaitzeko, elkarreragintasuneko zerbitzuak erabiliz

Paperezko ziurtagiriekin amaitzeko, elkarreragintasuneko zerbitzuak erabiliz

Azken bi hilabeteetan, EUDELek bilerak egin ditu Eusko Jaurlaritzako eta foru-aldundietako arduradunekin, Euskadiko Administrazioen Segurtasunerako eta Elkarreragintasunerako Nodoa (NISAE) abiarazteko lanen aurrerapenaz, eta administrazioak hor sartzeko aurreikuspenaz eta prozesu osoan udalei laguntza emateko dagoen asmoaz jakiteko.

Azken batean, instituzio arteko plan bat sortu nahi da, EAEko udalak NISAEn sartzeko, eta Euskadiko udal guztiek –haien tamaina gorabehera– aukera izan dezaten elkarreragintasuneko zerbitzuak eskuratzeko. Horiek baliagarriak izango zaizkie, alde batetik, herritarrei egiten dizkieten zerbitzuak hobetzeko, ez baitute dokumentaziorik aurkeztu beharko eskaerak egitean, eta, bestetik, eraginkortasun operatiboa ere hobetzeko, ziurtagiriak jaulkitzeko lan-karga murriztuko baita.