Ermuako Udaletxea

Fibermua: la red neutra municipal de fibra óptica

Fibermua: la red neutra municipal de fibra óptica

Udalerriaren deskribapena
Ermua - Población 2016: 16,084 bizt.

Esparrua
Smart Cities: zerbitzu adimendunak


Eragile inplikatuak

Ermuako udala

PROMOSA

Testuingurua

Hirian zuntz optikoko udal-sare neutro bat hedatzeko apustuak Ermua aukera berriak (aukera ekonomikoak zein sozialak) garatzeko moduko hiri bihurtzea du helburu, eta horrek badu zerikusia lurralde batek eskain ditzakeen azpiegitura teknologikoen mailarekin.

Helburuak

Balio erantsi handiko zerbitzuak eskaintzea herritarrei eta gure udalerrian kokatuta dauden enpresei.

Administrazioek (telelaguntza, teleprestakuntza, etab.) edo enpresa pribatuek (telezaintza, tokiko telebista-kanalak, etab.) garaturiko zerbitzu berriak udal-sare batetik eskaintzeko aukera izatea, telebista-gailua beste ekipamendurik behar izan gabe.
 

Deskribapena

Fibermua banda ultrazabaleko komunikazio-sarea da, Ermuko Udalak bultzatuta hedatu dena. GPON sarea da (Gigabit-capable Passive Optical Network), estandarra bere osagai guztietan, eta teknologia eskalagarriak erabiltzen dituena, hots, erraz haz daiteke, eta behar den tamainara egokitu. PROMOSA ari da sarearen hedapena aurrera eramaten, udal-sozietate anonimo bat, sarearen jabea eta ustiapenaren arduraduna.

Aurrekontua 5 milioi eurokoa da. Proiektu aitzindaritzat jo behar da, 16.500 biztanleko udalerri bati Europako puntakoenekin parekatzeko moduko zerbitzua izatea ahalbidetuko baitio. Sare horri esker, balio erantsi handiko zerbitzuak eskaini ahal zaizkie herritarrei zein udalerrian kokatuta dauden enpresei. Zerbitzu-zerrendan honako hauek daude, besteak beste: eskaeraren araberako telebista, telelaguntza, telemedikuntza, teleprestakuntza, telezaintza.
 


Harremanetan jartzeko
Gorka Areitioaurtena Abaitua