Gobernantza

Gaur egun, gobernantzaren kontzeptua, eta, hedaduraz, gobernantza onarena, nahitaezko baldintza da gobernu estiloak berritzeko, funtsezkoa baita bermatzea tokiko agintariek portaera etikoa eta gardena izango dutela kudeaketa publikoan eta erabakiak hartzean. Partaidetza demokratikoaz, herritarrek informazioa jasotzeko duten eskubideaz eta tokiko agintariek eskubide horiei dagokienez dituzten obligazioez ari gara, hain zuzen.

Horrenbestez, ezin uler daitezke toki administrazioak pribilegioen sistema gisa, eta ezinbestean egon behar dute estu loturik errealitatearekin eta herritarren nahiekin, ezin baitute herritarrek onartu beren baliabideak eraginkortasunik ezeko egoera dakarren egitura bati eusteko erabiltzea.

Tokiko Berrikuntza eta Gobernantza Onaren Estrategia ezartzeko urratsak egiten ari da EUDEL. Estrategia hori Europako Kontseiluak bultzatzen du, eta Euskadiko udalerriek “Gobernantza demokratiko onaren 12 printzipioak” beren gain hartzea dakar.

Europako Kontseiluak Benchmarking tresna bat diseinatu du, gobernantza demokratiko onaren hamabi printzipioetan oinarrituta; horren bitartez, udalek autoebaluazioa egin, eta printzipio horiekiko lerrokatze-maila baloratu ahal izango dute. Horrela, hainbat adierazleren bitartez, Euskadiko udalen kasuetan gobernantza onaren printzipioen betetze-maila esanguratsua lortzen bada, Bikaintasunaren Zigilu Europarra (ELoGE) emango zaio Gobernantzaren alorrean, EUDELek xede horretarako eratutako lurralde plataformari.




Gobernantza demokratiko onaren 12 printzipio europarrak (Europako Batzordea):

  1. Hauteskundeak eta ordezkaritza eta parte-hartze bidezkoak
  2. Erantzuteko gaitasuna
  3. Efizientzia eta eraginkortasuna
  4. Irekiera eta gardentasuna
  5. Zuzenbide-estatua
  6. Portaera etikoa
  7. Eskumenak eta gaitasunak
  8. Berrikuntza eta aldaketaren aurrean irekita egotea
  9. Jasangarritasuna eta epe luzerako orientazioa
  10. Finantza-kudeaketa osasungarria
  11. Giza eskubideak, dibertsitate kulturala eta kohesio soziala
  12. Kontu ematearen beharra