Smart cityak - Lurralde Adimenduna
- Smart cityak - Lurralde Adimenduna
Smart cityak - Lurralde Adimenduna
EUDELen irizpideen arabera, udalerri adimendunek tresna gisa hartu behar dute teknologia, eta ez xede gisa, bere horretan. Hala, Smart udalerriek azken helburutzat izan behar dute “herritar adimendunak” sortzea, “hiri adimendunerako” azpiegiturak sortzetik haratago. Ikuspegi horri jarraituz, tokiko erakundeek izaki erabakitzaile gisa (decisionmaker) hartu behar dute herritarra, eta ez datu-hornitzaile aseptiko soil gisa (data provider).
Euskadiko udalerriei dagokienez, Herrismartik Estrategiak tokiko erakundeen lehentasuntzat jotzen du udalerri adimenduna garatzea; horretarako, Euskadiko udalerrien garapen maila identifikatu beharra dago, eta, ondoren, udalerrietan zerbitzu adimendunak ezartzeko trakzio proiektuak garatzeko estrategiak definitu.