Donostiako Udaletxea

Txomin Enea: Euskadiko garapen adimendunaren eremu garrantzitsuena

 Txomin Enea: Euskadiko garapen adimendunaren eremu garrantzitsuena

Udalerriaren deskribapena
186.064 biztanle (2016), Gipuzkoako hiriburua

Esparrua
Smart City


Eragile inplikatuak

Donostiko Udaletxea

Testuingurua

Txomin Enea gabeziak zituen auzoa zen, baina Donostia Smart planaren estrategiaren bitartez, esperimentazio eta proiektu berritzaileen espazio bihurtzea espero da. Euskadiko garapen adimendunaren eremu  garrantzitsuena bihurtu nahi da.

Helburuak

Autonomia Erkidegoan Smart auzo erreferente bat garatzea eta herritarrei punta-puntako zerbitzu teknologikoak eskaintzea.

Deskribapena

Estrategiaren inguruko esku-hartze arloak hauek dira: Energia, Mugikortasuna, Azpiegiturak eta IKTeak; eta Herritarren parte-hartzea. Arlo hauen barruan garatuko diren proiektu batzuk:

  • 156 etxebizitza eta 36 lokal komertzial energetikoki birgaitzea. Estalkia eta fatxada isolatzen ari dira, leihoak aldatzen eta Distric Heating bero-sarearekin lotzeko hoditeriak prestatzen. Neurri horiei esker, berogailuaren gastua gutxienez %35 murriztea aurreikusten da.
  • Bi autobus elektrikoren eta bi autobus hibridoren zerbitzuak martxan jarriko dira, zaratarik eta isurpenik gabe, hiriaren erdigunearekin konektatzeko.
  • 5G sarea
  • Berogailuaren eta ur beroaren District Heating sistemak 1500 etxebizitzei zerbitzua emango die. Horretarako bi biomasa-galdara,eta 2 gas-galdara geraldi tekniko eta eskaera handietarako.
  • Argiztapen publiko adimentsua izango du, pertsonak detektatzeko sistemarekin.
  • Etxebizitza adimentsuak-Smart Building, Passivhaus eraikin adimentsuaren proiektua izango da. Poriektu honek besteak beste: Elektrizitate, ACS eta berogailuaren kontsumo energetikoak denbora errealean monitorizatzea,Energia berriztagarriaren ekoizpenaren monitorizazioa eta kudeaketa, Kontrol domotikoaren sistema,Aireztatze-sistema beroa berreskuratuaz, Kontsumo energetikoak monitorizatzeko plataforma eta aurrezteko gomendioekin, Argiztapen adimentsua eraikinean.
  • Kargagailu elektrikoak izango dira kalean nahiz eraikinen garajeetan. 

Kontaktua