Tokiko Esperientzia Bankua
- Tokiko Esperientzia Bankua
- Bilbo
Bilboko Udaletxea
Alde zaharrera sartzen diren autoen kontrol automatikoa ezarrikoko du Bilboko hiriak
Udalerriaren deskribapena
Esparrua
Mugikortasuna
Eragile inplikatuak
Etra Norte eta Kapsch TrafficCom enpresek sortutako Aldi Baterako Enpresa Elkartea.
Testuingurua
Bada joera azpalditik, hirietako alde zaharretan eta hiriguneetan, automobilen debekua ezartzera. Hau jorratzeko badira indarrean jarri diren autoendako trafiko debekuak eta sarrera mugatua kontrolatzeko sistema desberdinak.
Helburuak
Alde zaharreko sarbidea kontrolatu eta mugikortasun politika desberdinak aplikatu identifikatutako erabiltzaileen profilen arabera.
Deskribapena
Ibilgailuen sarbidea kontrolatzeko sistema automatikoak, mugikortasuna kudeatuko du Bilbo Zaharrean. Sistemak, matrikulen irakurketa automatikoaren bidez, ibilgailuen sarrerak eta irteerak, egoitza-denbora eta baimendu gabeko bidaiak hautemango ditu. Gainera, mugikorreko aplikazioa abiaraztea aurreikusten da, herritarrek sisteman erregistratzeko edo hau bertan behera uzteko, zehapenak, ordutegiak edo baimendutako ibilbideak kontsultatzeko, besteak beste.
30 kamera instalatuko dira Erribera inguruan eta horrez gain beste sarbide puntu batzuk kontrolatuko dira, ala nola Esperanza, Askao, Prim, Ronda edo Iturribide kaleetako sarbideak. ABEE-ak beste 12 kontrol puntu instalatuko ditu Ledesma, Ercilla, Indautxu eta Martzana kaleetan.
Kapsch-ek bere herramienta Kontrol Zentroarekin eta erabiltzaileentzako aplikazioarekin bat egingo du, sistema horretako operadoreekin eta udalarekin komunikazio zuzena ahalbideratzeko.
Proiektuak 781.000 euroko aurrekontua du. Proiektuak bi fase izango ditu. Lehena sistemaren hornitzea, instalazioa eta martxan jartzea izango da. Eta bigarrena, sistema mantentzeko eta funtzionamendua bermatzeko fasea.
Kontaktua