Donostia - San Sebastian ko Udaletxea

REPLICATE. Smart Citientzat erakuslea.

Udalerriaren deskribapena
Donostia - Populazioa 2018: 186.665

Esparrua
Smart city: zerbitzu adimendunak


Eragile inplikatuak

Donostia Sustapena, Bristol, Florencia.

Donostiako partzuergoa Donostia Sustapena, Donostiako Udala, Dbus, Eurohelp, Euskaltel, Giroa, Ikusi, Leycolan, Sistelec eta Tecnaliak osatzen dute.

Testuingurua

Donostia Smart City ildo estrategikoaren kontestuan, hiri garapen iraunkorra bultzatzen ari da Donostia, ikuspegi sozial, ekonomiko eta ingurumenaren ikuspegitik. Udalak Donostia Sustapenari (garapen sozial eta ekonomikorako sozietate publikoa dena) Smart Donostia/San Sebastián planaren lidergoa eramateko enkargua egin dio, jarduera ildoak eta aktuazioak zabaltzeko.
 

Helburuak

REPLICATE lighthouse proiektua da Donostia Smart City proiektuaren kontestuan garatu beharreko aktuazietako bat. Horizon 2020 Europako programaren baitan, helburu nagusia herri garapen iraunkorreko negozio eredua garatu eta onartzea da, honela Smart City hobeto bilakatzeko.

Laburbilduz, helburuak hurrengoak dira:
-Hirien energia erabilerak eta baliabideen kontsumoak era efizienteagoan antolatzea. Eraikinak birgaituz eta District Heating teknologia inplantatuz, %56 eta %35eko murrizketaraino iritsi daitezke, hurrenez hurren.
- Ibilgailu elektrikoen, karga-geltokien eta hiri mugikortasuneko informazio sistemen bitartez, hiriko garraioa iraunkorragoa bilakatu.
-EIKTen bitartez, zerbitzu publiko batzuk iraunkorragoak eta etekintsuagoak bihurtu.

Deskribapena

Proiektuan dagoen eremua zero emisio bilakatzeko asmoz, karbono isuriak gutxitzeko ahaleginak egiten ari dira. Eremuak hauek dira: efizientzia energetikoa, mugikortasun jasangarria eta IKT/azpiegiturak. Honekin espero dena, teknologia berritzaileak arinago zabaltzea da, azkenik herritarren bizi maila sustatzeko eta prozesua kopiatu ahal izateko.

SMART CITY
REPLICATE proiektuak bilatzen duena ingurumeneko garapenean, garapen sozial eta garapen ekonomikoan inpaktua sortzen duten emaitzak lortzea da. Garapen kulturaleko ekintza, emaitza eta sinergiak, aurreko esparruekiko zeharkakoak direla ulertzen da. Proiektu honek, halaber, ez ditu ekintza, efektu edo ekimen kulturalak berariaz jorratzen. Oinarrian, proiektuaren zentzua tokiko ehun ekonomikoa balioan jartzea da, hiriko zenbait ETE partzuergoan integratuta daude eta, garapen ekonomiko iraunkorra sustatzeko asmoz. Zehatz-mehatz, 3 arlo handi estali nahi dira: efizientzia energetikoa, mugikortasun iraunkorra eta IKT-azpiegiturako. Ondorioztatu daiteke, arlo hauetan planteatutako eta aurrera eramandako ekintzak aztertuta, murgilduta dauden WISE atalen arteko sinergiak argiak direla.

4.0
Partehartzeko plataforma baten bitartez eta Linked Open Data-k kudeatzen dituen datuen bitartez (biak Eurohelp-en eskutik), herritarrak parte hartzera gonbidatuta daude. Era berean, eta herritarrenganako transparentzia eta konfidantza hori sendotuz, eskaera energetikoa kudeatzeko plataforma bat jarriko da martxan. Horrela, erabiltzaileek, hots, etxebizitzetako egoiliarrak, momenturo euren kontsumoak ezagutu ahalko dituzte, horrela haien jabe sentitzeko eta hobekutnza aukerak aurkitzeko. Aipatzekoa da ere bai aurrekontua udalarengandik, udal erakundeengandik eta proiektuan parte hartzen duten enpresengandik datorrela. Honek eskatzen duen gobernantzaren helburua, baita proiektu osoaren helburua ere, Donostiaren kokapena indartzea da, Smart City kolektiboaren artean erreferente bilakatzeko.

Wise balorazioa

Smart Donostia/ San Sebastian Plana gauzatzeko, 200 agente inguruk parte hartu dute, ildo estrategiko eta helburu batzuk definituz. Bestetik, proiektuan parte hartzekoa den eremua beste zenbait proiektuen hartzaile izan da ere bai, berrikuntza eraldatzaile ekosistema bat sortzeko asmoz. Ondorioz, ezaugarri hauek wise city ikuspegira izugarri hurbiltzen dute: teknologia hiri garapen iraunkorra lortzera bideratzen den hiria. Planeko proiektu aipagarri gisa SmartKalea aipa daiteke, zeinen helburua kale berdinea smart ekimen desberdinak frogatzea den. Aurrerago, pilotu horiei esker, ekimen arrakastasuak errepika litezke, eredu integral bat osatuz, eta hiria erreferente bilakatuz arlo honetan. Ekintza honen atzean, agente publiko eta pribatuen arteko elkarlana dago (herritarrak, negozioak, teknologia enpresak, udal sailak; denak, Donostia Sustapenak koordinatuta). Elkarteen eta agente kulturalen presentzia areagotuz, esperientzia hau aberastuko litzateke, wise kategorian kontsolidatuz.


Kontaktua