Vitoria-Gasteizko Udaletxea

SmartEnCity. Coronación auzoa birgaituz

Udalerriaren deskribapena
Vitoria-Gasteiz - Populazioa 2018: 249.176

Esparrua
Smart City. Zerbitzu adimendunak


Eragile inplikatuak

Europar Batzordea, Vitoria-Gasteizeko Udala, Eusko Jaurlaritza (Visesa)
 

Testuingurua

"Hiri eta erkidego adimendunak" europar programaren baitan, erakunde eta egoiliarrekin elkarlanean, hiru arlo hauek bultzatu nahi dira, jendearen bizi kalitatea hobetzeko: efizientzia energetikoa, mugikortasun jasangarria eta IKTen erabilera.

Helburuak

Vitoria-Gasteiz, beste bi hiriekin batera (Tartu, Estonian, eta Sondeborg, Danimarkan), SmartEnCity europar proiektuan dago, Europa mailako CO2 gabeko hiri adimendunen estrategiaren bila. Vitoria-Gasteizen kasuan, Coronación auzoaren birgaitze energetikoa medio bideratuko da proiektua.

Deskribapena

Coronación auzoko bizitoki ugari birgaituko dira proiektu honetan eta biomasa bitarteko berogailu sare bat zabalduko da eremuan. Auzoaren birgaitzeak hiru ardatz nagusi ditu:
-Etxe-aurreak eta estalkiak modernizatu.
-Beroketa sistema zentrala instalatu, egur-bidezko ur bero sistema bat barne.
-Espazio publikoak birgaitu (kale eta plazak, zola, bankuak, lorategiak/parkeak...)
Aurreikusten diren aktuazioen bitartez:
-Auzoaren eskaera energetikoa murriztu eta erregai fosilen ordez, erregai berriztagarriak bermatu.
-Etxebizitzen bizigarritasuna hobetu, bai eta hauen erosotasun kondizioak ere.
-Berotegi eta ur bero gastuak gutxitu.
-Auzolanean aritu, biztanleen partaidetza sustatzeko.

Gasteiz hiri berdeago bat bilakatzeko aktuazio erreferente izan daitekeen honetan, 2016an hasi zen eta 2021ra arte iraungo du, karbonoan neutralagoa bihurtuz eta tokiko baliabide eta ekonomia bultzatuz.

SMART CITY
Green Capital of Europe izendapena duelarik, bistan da zergatik hainbeste aktuazio ingurumenaren garapenarekin zerikusia duten. Proiektu honen efektuak, ordea, partaideen bizi kalitatea bilatzen du, ekonomiaren eta gizartearen ikuspegitik.

4.0
Deigarria da Udalaren planteamenduan herritarren partaidetza helburu bat bera dela, eta ez tresna aktuazioak aurrera eramateko. Horregatik, "laborategiko" proiektu honek palanka egin dezake, beste auzo batzuk eraldatzeko, noski, baina partaidetza sustazeko ere bai.

Wise balorazioa

Proiektuaren sustatzaileak (Gasteizko Udala eta Eusko Jaurlaritza, Vivesaren bitartez) Coronación auzoa hautatu zuten, zaurgarriena baitzen ikuspegi sozialetik, bizigarritasunaren ikuspegitik, sarreraren ikuspegitik eta efizientzia energetiko makalarengatik. Auzoan lortzen den esperientzia beste auzoetara esportatzeko aukera izango da birgaitzearen arloan, beraz esan dezakegu Coronación auzoa Livin Lab bat dela.


Kontzeptu honen bitartez adierazi nahi da prototipoa "naturan" kontrastatzen direla eta ez ingurune kontrolatu batean. Horri esker, benetako bideragarritasun finantzarioa, erabilera soziala eta prestutasun teknologikoa hobeto neurtzen dira. Teknologiak erkidegoarengan, lanarengan, osasunarengan eta lekuarengan nola eragiten duen ulertzeko diseinatuta daude, bitartean pribatutasuna babestuz eta konfiantza eraikiz. Azkenik, protipoak erakusterakoan, interes taldeen partaidetza frogatzen da ere bai.


Kontaktua