Bilbaoko Udaletxea

Bilbao: Atelier

Udalerriaren deskribapena
Bilbo - populazioa: 345.821 (2018)

Esparrua
Smart City: zerbitzu adimendunak. Gobernantza.


Eragile inplikatuak

Bilboko Udala, Deustuko Unibertsitatea, Euskadiko Energia Klusterra, Iberdrola, Telur, Energiaren Euskal Erakundea, Tecnalia, Cartif eta Zabala Innovation Consulting
 

Testuingurua

ATELIERen helburu nagusia Lighthouse europar proiektua garatzea da. Amsterdam eta Bilbon energia distrituak sortzea, 1,7 kton CO2 isuri sahiesteko eta ondoren hurrengo hirietara eredua esportatzeko:Bratislava, Budapest Copenhague, Cracovia , Matosinhos eta Riga.

Helburuak

Hiru oinarri daude: CO2 isuriak murriztu; herritarrentzako sistema energetiko iraunkor, seguru eta merkeak; eta ezagutzaren trukatzea.
 

Deskribapena

Hiru arloak geotrukaketa bukle baten bitartez daude lotuta. Geotermika eta hidrotermal elementuak dituen sistema bat da, energia berriztagarrien bidez funtzionatzen duena. Honek, eskaera termikoa estaltzen du eta, soberan dena, irlako gainontzeko puntuetara bidaltzen du (kasutan, irlatik kanpo ere bai).

Bilboko Hiri garapen iraunkor eta integraturako estrategiaren arabera, Zorrotzaurre, ATELIER distritua Bilbon, bizitzeko eta negozioak egiteko distritua bilakatuko da. Kontzeptu berriak sahiatzeko eta inplementatzeko testuingurua izango da, ondoren hiri osoan praktika onak zabaltzeko. 5.500 etxebizitza berri, 150.000 m2 bulego, 154.000 m2 herritarrentzako espazio eta ekipamendu desberdinak (93.500 m2, erabilera sozial eta kulturalentzako) eraikiko dira, hiru kokapenetan: Ipar, Zentro eta Hegoaldean.

SMART CITY
Prozesu honetan herritarren inplikazioa bilatzen da, interes taldeekin batera konexio berriak, ekintzak eta efektuak planifikatu eta garapen iraunkorreko arloan emaitzak lortzeko. Ingurumenaren garapenean, inpaktu positiboa bilatzen da, bai eremu konkretuan, bai hiri osoan, karbono isurietan neutralak izatera bideratutako ekintzen bidez, transizio energetikoaren bidez eta aldaketa klimatikoaren aurkako neurrien bitartez.
Garapen ekonomiko eta sozialerako, badira erantzun anitzak (teknikoak, finantzarioak, juridikoak, legalak, sozialak), herritarra nukleoan ipini nahi dutenak, aurrera eramaten diren neurriak zabalduz. Berrikuntza tailerrak sortuko dira, tokiko berrikuntza ekosistema indartzeko, eta muga legalak, finantzarioak edo sozialak suntsitu, erantzun adimendunak ezartzeko.
Tilerrek, behin proiektua amaituta, jarraituko dute, proiektuan jorratutako neurriak zabaldu eta eskalatzeko, bai proiektuan dauden hirien kontestuan, baita beste batzuekin ere.

4.0
Proiektu honetan deigarria da, besteak beste, diseinuan, garapenean, inplementazioan eta jarraipenean inplikatu diren agenteen gobernantza. Erakundeetako, enpresetako eta ezagutzaren arloko agenteetaz gain, herritarrei eta irabazi asmorik gabeko erakundeei zabaldu zaie prozesua, ekimenak garatzeko eta ekintzetan haien papera areagotzeko, elkarrizketa guneak eratuz, informazioa trukatuz, bai eta iradokizun eta kritikak.
Proiektuaren aurkezpenean azaltzen den moduan, energia aurrezteko neurri erangikorrak inplementatzeko, ATELIERekin lortu nahi da herritarrak nukleoan egon daitezen: egoiliarrak (9000 inguru), tokiko ekimenak eta erkidego energetikoak, erabaki hartze prozesuetan kontutan hartuko dira. Haien konpromezuaren bitartez, erantzun teknikoak garatuko dira proiektuaren zehar. Herritarrek berrikuntza tailerretan parte hartuko dute.

Wise balorazioa

ATELIER proiektuaren planteamendua Wise eredutik hurbil dago. Batetik, gobernantza sendoa dela eta, agente oso desberdinak koordinatuz, fase desberdinetan zehar parte hartu dezaten. Bestetik, proiektua aprobetxatuz, Herritarraren Bisioa 2050 landu nahi da: epe luzerako erantzunen bideorria. Helburu nagusia eraldaketa prozesu ziurra garatzea da, plangintza fasetik inplementaziora, beti zabaltze eta kopia prozesuak lagunduz. Berrikuntza teknologikoen inguruan, erronka desberdinei erantzuna ematen diete nahita. Efektuak horrela lantzen dira, ardatz desberdinetan zehar eragiteko asmoz. Era berean, agente desberdinen partaidetza bilatu da (publiko nahiz pribatuak), zeinen inplikazioa sustatuko den, herritarrak indartu eta informatzeko, gardentasuna, konfiantza eta solasaren bitartez, elkarrekin sortuz.


Kontaktua