Bilboko Udaletxea

AS Fabrik Bilbao

AS Fabrik Bilbao

Udalerriaren deskribapena
Bilbo -Populazio 2016: 342.481

Esparrua
Smart Cities: Industria 4.0


Eragile inplikatuak

  • Bilbo Udala eta Mondragon Unibertsitatea.
  • GAIA
  • EIKEN
  • ORKESTRA
  • IDOM

Testuingurua

Bilboko Udalak, Europako proiektu horretan parte hartuz, bere eraikinen energia-eraginkortasuna hobetu nahi du.

Europako Batzordeak Urban Innovative Actions (UIA) jarri du abian, hiri-garapen jasangarriaren inguruan konponbide berriak aurkitu eta probatzeko helburuz, betiere, Europar Batasunarentzat, oro har, interesgarriak badira.
 

Helburuak

AS Fabrik Bilbaoren helburua da tokiko enpresen lehiakortasuna hobetzea eta Zorrotzaurre sendotzea berrikuntzako eta erreferentziako ekosistematzat, 4.0 industriarentzako eta ekonomia digitalarentzako zerbitzu aurreratuen esparruan.

Deskribapena

Proiektuaren epizentroa Zorrotzaurren kokaturiko eraikin publiko bat izango da. Hura proiektuaren erreferentziagunetzat eta aurreikusitako jardueretarako topagunetzat egokituko da. Eraikin horretatik, funtsezko lau jardun koordinatuko dira, hurrengo hiru urteetan aurrera eramatekoak, ekoizpen-eredu berri bat sendotzen laguntzea helburu:

  • Unibertsitate-ikasle, ekintzaile eta profesionalentzako prestakuntza-programak, ekonomia digitalean 4.0 industriak dituen erronkei aurre egiteko taxutuak.
  • Networkingeko ekintzak, arlo publiko zein pribatuko eragile edo interes-talde nagusien artean, estrategia bakarra koordinatzeko, industria-sektorearen egungo eta etorkizuneko beharrizanei erantzuteko eraginkorra eta eragimentsua izango den estrategia, hain zuzen.
  • Egoitza Bilbon duten start-up enpresak abian jartzea sustatzeko eta errazteko proposamenak, nazioartean posizionatzeko 4.0 industriak behar dituen teknologiarekin, espezializazioarekin eta adimenarekin loturik.
  • Ideien behatoki eta laborategi bat abian jartzea, arlo teknologikoan, 4.0 industrian eta ekonomia digitalean dauden joerak aztertzeko, tokiko enpresek aurrean dituzten erronkak identifikatu eta erronka horietarako konponbide berritzaileak proposatzeko xedez

Horrela, talentu eta berrikuntza ekosistema bat sortzen da Bilbon, ezagutza-arloko zerbitzu intentsiboko tokiko enpresak garatzen eta industria-sektorea sustatzen lagunduko duena; izan ere, sektore horrek era aktiboan inplikatu behar du eraldaketa-prozesu adimendun batean, etorkizuna ziurtatuko badu.

AS Fabrik Bilbaoren aurrekontu globala 5.807.642 eurokoa da, eta haietatik %80 (4.600.000) Europako Batzordeak onartutako diru-laguntza batekin ordainduko da, Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren bidez (EGEF), beste 378 proposamenekin lehiatu eta gero, haien artean 20 baino ez direla hautatu.