EUDELek gobernantzaren arloko Europako bikaintasuneko zigilua emateko akreditatua

EUDELek gobernantzaren arloko Europako bikaintasuneko zigilua emateko akreditatua

Tokiko Berrikuntzaren eta Gobernantza Onaren Estrategiaren markoan, Centre of Expertise for Local Government Reform delakoaren bidez, Europako Batzordeak Gobernantzaren arloko Europako Bikaintasun Zigilua (ELoGE) diseinatu du; horren bidez, udalek beren buruak ebaluatu, eta zer-nolako udal kudeaketa duten baloratu dezakete, gobernantza demokratiko onaren 12 printzipioen arabera. Horrela, gobernantza demokratiko ona betetzen badute, zenbait adierazleren bidez aztertuta, Euskadiko udalek Gobernantzaren arloko Europako Bikaintasun Zigilua jasoko dute (kristalezko dodekaedro batek irudikatua).
2017ko irailean, Europako Batzordeak ELoGE zigilua eman zion EUDELi, une honetan eratze prozesuan dagoen eskualdeko plataforma baten bidez.
Europako Batzordeak proposatutako tresnaren (Benchmark) moldaketa metodologikoaren ondoren, 2017an, esperientzia pilotu bat garatzen ari da; bertan, EAEko bederatzi udal ari dira parte hartzen; xedea gobernantza onaren 12 printzipioak betetzen dituzten jakitea da, eta, hala badagokio, etorkizun hurbilean printzipio horiek betetzeko hobetze planak ezartzea. Proiektua ez da gauza isolatua, baizik eta prozesu dinamikoa eta etengabe hobetzen doana. Xedea sare bat sortzea da, gobernantza ona lortu nahi duten udalek bat egin dezaten.” Ane Beitia, Elgoibarreko alkateak, Berrikuntza Batzordeko kidea azaldu duen moduan: "Proiektua ez da gertaera isolatu bat, dinamikoa eta etengabeko hobekuntzarako prozesu bat baizik. Horrekin tokiko arloan Gobernantza onaren inguruan lan egin nahi duten udalerriekin lan egin dezakegu sarea sortzen.
 

www.coe.int/en/web/good-governance/centre-of-expertise