EHAAk gaur kaleratzen du banda zabala Euskadiko landa eremuetara eta biztanle gutxiko udalerrietara hedatzeko laguntza-programaren deialdia

EHAAk gaur kaleratzen du banda zabala Euskadiko landa eremuetara eta biztanle gutxiko udalerrietara hedatzeko laguntza-programaren deialdia

Eusko Jaurlaritzak 2,5 milioi euro bideratuko ditu, banda zabala udalerrietako biztanlegune guztietara heltzeko. Laguntza berri hauek erakunde autonomoak eta aldundiek aurretik eskeinitako laguntzetaz gain aurkezten dira.

Zehazki, Arabako 14, Bizkaiko 48 eta Gipuzkoako 20 udalerri izango dira onuradun zuzenak.

Proiektua Euskadiko 2020 Agenda Digitalaren kontestuan kokatzen da, eta hau era berean Europako 2020 Agenda Digitalarekin dago lerrokatuta. Azkenik, zentro publiko, enpresa eta etxeetako konektagarritasuna hobetzea da helburu nagusia, horrela Euskadi lurralde adimendun (Smart Country) bihurtu dadin.

Gehiago irakurri.