HerriSmartik Topaketa 2019, bihar urtarrilaren 24an

HerriSmartik Topaketa 2019, bihar urtarrilaren 24an

Bihar Donostiako Tabakalera Eraikinean HerriSmartik Topaketa 2019 izango da, "Euskadiko Udalerri adimendunen sarea aktibatzen" izenburuarekin. Aurreikusita dago jardunaldia 9:00tan hasi eta 3:00tan bukatzea, tarteko kaferako etenak barne. Programa sei saio desberdinetan dago banatuta, etasolasaldiak, mahai inguruak eta tailerrak eskainiko dira. Ekitaldira Euskadiko adituak eta erakundeetako arduradunak gerturatuko dira.

Interesgarria al dirudi? Oraindik daukazu izen emateko aukera. Informazio gehiagorako eta izen emateko, sakatu hemen. Tabakalerara hurbildu ezin diren interesdunentzat, web gune honek streaming zerbitzua eskainiko du jardunaldia jarraitu ahal izateko.