Liderren erritmoan egiten du aurrera digitalizazioan Euskadik

Liderren erritmoan egiten du aurrera digitalizazioan Euskadik

Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuak “Ekonomia eta gizarte digitalak Euskal Autonomia Erkidegoan. DESI 2018" argitaratu du. Dokumentuak euskal ekonomiaren eta gizartearen digitalizazioa (DESI - Digital Economy and Society Index) adierazlearen emaitzak aurkezten ditu. Honen arabera, gaian liderrak diren herrialdeen erritmoan ari da aurrera egiten EAE.

Adierazleak konektagarritasuna, giza kapitala, Interneteko zerbitzuen erabilera, teknologiaren integrazioa, eta zerbitzu publiko digitalak aztertzen ditu.

Txostenak, bestalde, arreta berezia jartzen die heltze aro luzeagoa behar duten alderdiei eta, horrenbestez, 2018an hobekuntza handirik erakutsi ez dutenei. Gainera, alderdi horietan du Euskadik kokapenik kaskarrena. Beraz, epe ertainera dimentsio horietan hobetzea da erronka, euskal ekonomiaren eta gizartearen digitalizazioan aurrera egiten jarraitzeko.

Gehiago irakurri.