Presentzia-detektagailuak pilotalekuan instalatu ditu Ugao-Miraballeseko Udalak

Presentzia-detektagailuak pilotalekuan instalatu ditu Ugao-Miraballeseko Udalak

Energiaren eta ekonomiaren alorretan hobekuntzak txertatzeko, udalak presentzia-detektagailuak instalatu ditu Gernikako Enparantzako pilotalekuan. Honela, frontoia erabiltzen ari den bitartean besterik ez dira piztuko argiak. 

Ingurumenerako, berotegi-efektuko gasen isurien murrizketarako eta argi kutsadura sahiesteko onurak dakartza neurri honek, 2015etik energiaren kudeaketan aurrera eramandako beste ekimenekin batera. Izan ere, 100.000 euro baino gehiago aurreztu dira ezkeroztik argiterian.

Ugao-Miraballesesko alkatea, Sestao, Zamudio eta Ermuakoekin batera, Cadena Ser Radio Bilbaoko biharko saio berezian egongo da, 12:30etatik aurrera.