EUDEL Berrikuntza eta Hiri Garapenari buruzko Europar Astean ari da parte hartzen Bruselan

EUDEL Berrikuntza eta Hiri Garapenari buruzko Europar Astean ari da parte hartzen Bruselan

Euskadiko Udalen Elkarteko alkateen Berrikuntza Batzordea urriaren 9tik 12ra bitartean, Bruselan egin zen Hiri eta Eskualdeen Europar Astean parte hartzen zen. Azterketa eta trukerako bisita hau 2017-2020ko ekintza-planean sartuta dago, EAEko udaletan ‘Gobernantza eta Udal Garapen Adimenduneko Estrategia’ bultzatzeko. Estrategia hori EUDELen Berrikuntza Batzordean diseinatzen ari da, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, Euskadiko Agenda Digitala 2020 delakoaren esparruan. Beste jarduera batzuen artean, nazioartean lankidetza aritzeko sareekiko eta Europako ereduzko proiektuekiko konexioa dago aurreikusita.
Bruselan, Berrikuntza Batzordeko ordezkariak lehen eskutik jakin ahal izan dute zein diren Europako hainbat hiri berrikuntzako estrategian jasotako gaiez lantzen ari diren proiektuak: ekosistema digitalak, aldaketa klimatikoa, sare adimendunak, hiri-laborategiak... Horrez gain, bilera bat egin dute, Smart Cities arloan aditua eta estrategia prestatzeko aholkularia den Igor Calzadarekin, Eusko Jaurlaritzaren Ordezkaritzak Bruselan duen egoitzan.

 

Info gehiago EUDEL webgunean