Barakaldok "smart city" estrategia aurkeztu du "Tech Cities.' jardunaldian.

Barakaldok "smart city" estrategia aurkeztu du "Tech Cities.

Hiri espazioen garapen iraunkorra eta hiriei aplikatutako berrikuntza politikak izan dituzte ardatz 'Tech Cities. Hiri Agenda eta Berrikuntza Politikak ' jardunaldiak. Ekitaldia Sant Boi de Llobregat herrian (Bartzelonan) izan da, Udal honek eta Tech Friendly enpresa bizkaitarrak antolatuta. Amaia del Campo Barakaldoko alkatea ordezkaritza zabaleko jardunaldi honetara gehitu da, non Estatu osoko erakundeetako eta sektore pribatuko arduradunak izan dira, hirien etorkizunari buruzko eztabaida-foro honetan.

Jardunaldiaren agenda baliagarria izan da hiriak Garapen Jasangarriko Helburuen (GJH) bidez birpentsatzeko moduari buruz hausnartzeko eta topagune gisa.

Esparru horretan, Amaia del Campok, Barakaldoko Udalak herritarren bizi-kalitatea hobetzen lagunduko duten politika berritzaileen definizioan eta aplikazioan aurrera egiteko garatzen ari den 'smart city' estrategia azaldu die bertaratutakoei.

Politika horien artean, nabarmentzekoak dira udal-izapideen modernizazioa, izapidetze elektronikoko zerbitzu-sorta zabala ezarriz eta hiriko auzoetan bulego elektronikoak gaituz.

Barakaldoko alkateak, osagai berritzaileko enpresa ertanei eta pertsona ekintzaileei laguntzeko programei buruz ere hitz egin du foro honetan. Eta bestalde, hiri adimendunerantz aurrera egiteko helburuarekin, Udalaren Inguralde garapen-agentziaren bidez gauzatzen den lankidetza publiko-pribatuko politika goraipatu du.

Jardunaldian zehar, berrikuntza adituek hiru mahai-ingurutan parte hartu dute: 'Datuen Hiriak', 'Hiri Agenda' eta 'Kooperazio sareen papera, hirien zerbitzura'.

Tech Friendly enpresak 'Tech Cities' ranking eta sariak aurkezteko aprobetxatu du jardunaldia. Ekimen hori 2020an gauzatuko da eta hiriek Garapen Iraunkorreko Helburuekin egindako lana aitortuko du.