Bilbok posizio egonkorra mantentzen du Cities in Motion Index-en

Bilbok posizio egonkorra mantentzen du Cities in Motion Index-en

Garai desegonkorretan, askok arrisku eta aldaketak murrizten dituzte. Agian horren ondorioz, IESEren Cities in Motion Index-a ia aldaketarik gabe gelditzen da lehenengo hamar postuetan. Protagonistak, alegia, Londres, New York eta Paris. Zerrendako mutur hau hiri europarrek osatzen dute gehien bat -hamarretik sei.

Espainiar hirien lehenengo postuak Madrid eta Bartzelona dira, 25 eta 26 postuetan, hurrenez-hurren. Euskadiko ordezkari bakarra topatzeko, taularen erdialderaino jaitsi behar da. Hor Bilbo topatzen da, ehundik berrogeita hamar puntu inguru dituela. Nahiz eta aurreko urtearekiko puntuazioa apur bat hobetu duen (50,14tik 50,67ra), postu bat galtzen du (107tik 108ra) eta Murtzia edo A Coruña bezalako udalen atzetik kokatzen da. Bistan da hirien arteko lehia sekulakoa dela.

Zerrenda lantzeko, hirien hedapen teknologikoa baino haratago doa indize hau. Hain zuzen ere, hurrengo kategoriak neurtzen ditu: giza kapitala, gizarte-kohesioa, ekonomia, gobernantza, ingurumena, mugikortasuna, hiri-plangintza, nazioarteko proiekzioa eta, azkenik, teknologia. Bilbo gogor aritzen da gizarte-kohesioan (62 postua) eta teknologian (78 postua). Beste muturrean, ordea, posizio kaxkarragoa lortzen du gobernantzan (118) eta giza kapitalean (117).

Ikerketa osoa ikusi.