Smart Health

Smart Health

Gasteizko Udala da berriz ere protagonista, kutsu adimendun/jakitun duen neurri honetan. Kasu honetan, gainera, herritarren bizi kalitatea hobetzeko, aurrekontu partida handiak behar ez direla erakutsiz. Osasunaren Garapenerako Planaren aurrekari gisa eta EHUren laguntzaz, udalak ikerketa bat eraman behar du aurrera, osasunean desberdintasuna sorrarazten duten aldagaiak detektatzeko. Hauek denetarikoak izango dira, demografiatik ingurunearen ezaugarrietaraino. Honela, auzoz-auzoko pertsonen osasun maila ezagutu ahalko da eta ondorioz neurriak era eraginkor eta efizienteagoan bideratu.

Albistea irakurri.