Udalerrien foro birtuala datorren abenduaren 4an

Udalerrien foro birtuala datorren abenduaren 4an

Datorren abenduaren 4ean, ostirala, BASQUE CITIES 4.0 + HERRISMARTIK: Udalerri adimendunetik (Smart) udalerri jakitunera (Wise) foroa izango da, elkar banatze dinamika partehartzaile baten bitartez, udalen artean. Helburua, udalerri garapen iraunkorraren erronkei erantzun teknologikoa emateko, tokiko ideia eta esperientziak biltzea da. Gaia zeharkakoa dela eta, bai politikariak bai teknikariak daude gonbidatuta jardunaldira.


Topaketa honen formatua erabat online izango da eta 360 Foroa online metodologia berritzailearen bitartez kudeatuko da. Google Meet plataforman oinarrituta, pertsonak gela birtual desberdinetan zehar txandakatzen ditu, partaide desberdinak topa ditzat

Programa hurrengoa da:

-9:00. Aurkezpena

-9:10. Mahai ingurua, denak elkarrekin. Nola integratu teknologia hiri garapen jasangarriaren erronkei erantzuna ematerakoan?

-9:20. Dinamika. Lau txandatan, 10-15 minutukoak, gela birtual desberdinetan, smart proiektuei eragiten dieten hurrengo erronken inguruan eztabaidatzeko:

  • Nola hobetu daitezke udalaren harremanak enpresa, entitate sozial eta herritarrekin.
  • Nola erantzun baliabide ekonomiko, teknologiko eta giza baliabide murritzen aurrean.
  • Nola hobetu udalen arteko sareko lana.
  • Nola aprobetxatu Smart proiektuak hiri garapen jasangarrirako

-10:20. Amaiera eta agurra.


Izena emateko, zabal link hau. Zalantzarik izanez gero, berrikuntza@eudel.eus helbidera idatz dezakezu. Abenduaren 4an, 9:00etatik 10:30etara, ikusiko dugu elkar.