Marketplace foroa abenduraren 10ean

Marketplace foroa abenduraren 10ean

Datorren abenduaren 10ean, osteguna, UDALERRIEN GARAPEN IRAUNKORRERAKO ERANTZUN ADIMENDUNAK foroa izango da, elkar banatze dinamika partehartzaile baten bitartez, udalen, enpresen eta Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako (ZTBEK) kideen artean. Helburua, udalerri garapen iraunkorraren erronkei erantzun teknologikoa emateko, udalak eta sektore pribatua elkartzea da. Hori dela eta, bietako pertsonak daude gonbidatuta.

Topaketa honen formatua erabat online izango da eta 360 Foroa online metodologia berritzailearen bitartez kudeatuko da. Google Meet plataforman oinarrituta, pertsonak gela birtual desberdinetan zehar txandakatzen ditu, partaide desberdinak topa ditzaten.

Programa hurrengoa da:


• 9:00. Aurkezpena
• 9:10. Mahai ingurua, denak elkarrekin. Nola eman erantzun adimenduna udalerrien garapen iraunkorraren beharrari?
• 9:20. Dinamika. Lau txandatan, 10-15 minutukoak, gela birtual desberdinetan, teknologiak udalerriei nola lagun diezaieken aztertuz:

  • Erronka ekonomikoetan.
  • Ingurumeneko erronketan.
  • Erronka sozialetan.
  • Erronka kulturaletan.

• 10:20. Amaiera eta agurra.

Izena emateko, zabal esteka hau. Zalantzarik izanez gero, berrikuntza@eudel.eus helbidera idatz dezakezu. Abenduaren 10ean, 9:00etatik 10:30etara, ikusiko dugu elkar.