Aktualitatea
- Aktualitatea
- H+BC4 MARTXAN!! FOROAK
H+BC4 MARTXAN!! FOROAK
Udalek eta enpresek euren kezkak partekatu dituzte, udalerri adimendunean aurrera pausuak emateko erantzunen bila. HerriSmartik-en 2020 Ekintza Planaren kontestuan, abenduaren 4 eta 11n bi foro hauek antolatu ziren:
-BASQUE CITIES 4.0 + HERRISMARTIK
Udalerri adimendunetik (Smart) udalerri jakitunera (Wise)
-UDALERRIEN GARAPEN IRAUNKORRERAKO ERANTZUN ADIMENDUNAK
Lehenengora, udalak izan ziren gonbidatuak. Saioan, beharrak batera jarriz, inguruko agenteekin harremanak nola hobetu, beharrak nola garaitu, sarean lana nola sustatu eta udal garapen iraunkorrean nola aurrera egin eztabaidatu ziren.
Bigarrenera, bai udaletako, baita enpresetako eta Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza (ZTBEK) sareko ordezkariak gerturatu ziren. Horrela, Marketplace formatu bat osatu zen, bertaratuek beharrak eta eskaintza kontrastatu zitzaten.
Bi foroak, eztabaida talde aleatorio eta txikietan garatu ziren, aurretik aurkeztutako zenbait gaien inguruan dinamika sortuz.
Bi saioetan, erakunde publikoen ordezkariak egon ziren. Hasierako agurra Leire Madariagak (Eusko Jaurlaritza) eta Aitziber Olibanek (Erandioko alkatea eta EUDELen Berrikuntza Batzordearen ordezkaria) egin zuten; amaierakoa, berriz, Joseba Intxausti eta Esther Ibarluzearen (EUDEL) eskutik izan zen.